XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitartean, gosea gero eta handiagotzen ari zitzaion.

Eta Pinotxok aharrausi * aharrausi:ahozabaltze nahigabekoa besterik ez zuen egiten, batzutan ahoa belarrietaraino luzatuz.

Eta aharrausi egin ondoren, ttu egiten zuen, urdaila kanpora irteten zitzaiola sentitzen zuen.

Pinotxok, negarrez etsiturik, honela zioen: - Kilker Berritsuak arrazoi handia zuen.

- Gaizki egin dut nire aitaren aurka altxatuz eta etxetik ihes eginez... Nire aita hemen balego, orain ez nintzateke goseak hil zorian egongo.

- O, zeinen gaitza den gosea!.

Honela ari zela, hara non ikusten duen zaborretan oilo arraultzearen antzeko zerbait borobil eta zuri-zuria.

Bapatean hurbildu eta eskutan hartu zuen.

Benetako arraultze bat zen.

Ezin da esan nolako poza sentitu zuen panpinak.

Ametsetan ari zelakoan, ukitu egiten zuen, bueltak ematen zizkion eskuetan, eta musukatzen zuen bitartean, hau esaten zuen: - Eta orain, nola egosiko dut nik hau? Tortila bat egin bestela? Ez, hobe izango da platerera gordinik botatzea.

- Edo, ez ote litzateke zaporetsuago geratuko zartagian frijituta?.

- Agian, egosi ordez, zurrutaka edango banu? Ez, ez, egiteko modurik errazena zartagian frijitzea da.

- Jateko gogo izugarria dut!.

Esan eta egin. Txingarrez beteriko labetxo baten gainean ipini zuen kazuela; olio edo gurinaren ordez, ur pixka bat bota zuen kazuelan; eta ura irakiten hasi zenean, tak!, arraultze azala erdibitu eta kazuelara bota nahi izan zuen barrukoa.

Baina arraultzari zuringoa eta gorringoaren ordez, txita alai eta atsegin bat atera zitzaion, eta kilimusi * kilimusi: erreberentzia egin ondoren, honela esan zuen: (...).